Ipuin-kontaketak Gasteizen

Barneratu fantasiaz beteriko eta aurkitzeko dauden istorio handien mundu magikoan.

EZBERDIN BEZAIN EDER

Iraupena 60 minutu.

Gaia: Aniztasuna..

Nori zuzendua: 3, 10 urte bitarteko haurrak.

Euskaraz eta gazteleraz.

Sinopsia

Ezberdina izatea. Horixe da kontaketa honetan darabilgun gaia. Anitz eta ezberdina dena kuriositatez begiratu, ezagutu eta hurbildu.

Txirula izan nahi zuen kontrabaxua, milaka koloretako eguzki izpi arraroa eta ezusteko oparia jaso zuen urtxintxa izango dira gure protagonistetako batzuk, eta… Zuzeneko musika izango da istorio hauetako bidelagun fidela, emozioak ernetu, ertzak bigundu, begirada zabaldu eta aniztasuna laguntzat hartzen lagunduko gaituena.

 

Nerea Ariznabarreta Izkue

2003an hasten da ipuin-kontalaritzan. Geroago, 2008an Zurrumurru Antzerki konpainia sortuko du, bertan aktore eta ipuin kontalari ibilbidearekin jarraituz. En La Lona eta Muyuyay konpainietan ere, kolaboratu eta kontatu du.

Esperientziak eta hainbat ikastarok (Paula Caballeira Cabana besteak beste) eman diote formakuntza. Clown, antzerki fisikoa eta musikako ikasketek eman diote formakuntza osagarria, hau dela bide, bere kontaketak gorputz adierazpen, musika eta umoreaz baliatuz egiten ditu.

 

Mariano Hurtado Bravo

Bere ibilbide musikala autoikaskuntzarekin hasi eta Musikeneko (Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegia) lizentziaturarekin jarraitzen du. Musika talde ezberdinetako partaide izan da eta da El Hombre Burbuja, Adi!, Inoreneroni, Anari… Eta baita musika eta ahozkotasuna eskutik dijoazten proiektuetan ibilitakoa da Hysteron, Mmátarrak eta Edipotoa esaterako. Instrumentu ezberdinak jotzeko duen gaitasunak, kontatzen diren istorioak musikalki ere dibertigarriak bihurtzen ditu.

 

Ezagutu nire sorkuntzak

 

 

Contacta con nosotros ahora y haz que los más pequeños disfruten de un cuentacuentos infantil inigualable y profesional.

Si lo prefieres te llamamos

Acepto el aviso legal.