Ipuin-kontaketak Donostian
Barneratu fantasiaz beteriko eta aurkitzeko dauden istorio handien mundu magikoan.
Barneratu fantasiaz beteriko eta aurkitzeko dauden istorio handien mundu magikoan.
AUSARTZEKO IPUINAK
Iraupena 45-50 minutu.
Gaia: Genero ezberdintasunak sortutako egoera kaltegarriak aldatu edo gainditzeko gaitasuna.
Nori zuzendua: 4, 12 urte bitarteko haurrak.
Euskaraz eta gazteleraz.
Ipuin hauetan genero rolak aldatzera ausartzen gara bizi eta erlazionatzeko beste aukera batzuk azaltzeko. Pertsonaia ezberdinek beren istorio xelebreen bitartez izaki menderatzaile eta egoera korapilatsuei aurre ematen erakutsiko digute. Ipuin hauek, umorea bidelagun izanik, errespetua, ausardia, maitasuna eta norbanakoan konfidantza bezalako baloreak erakusten dizkigute.
2003an hasten da ipuin-kontalaritzan. Geroago, 2008an Zurrumurru Antzerki konpainia sortuko du, bertan aktore eta ipuin kontalari ibilbidearekin jarraituz. En La Lona eta Muyuyay konpainietan ere, kolaboratu eta kontatu du.
Esperientziak eta hainbat ikastarok (Paula Caballeira Cabana besteak beste) eman diote formakuntza. Clown, antzerki fisikoa eta musikako ikasketek eman diote formakuntza osagarria, hau dela bide, bere kontaketak gorputz adierazpen, musika eta umoreaz baliatuz egiten ditu.