Adi, adi, artistak datoz eta! Tis eta Zas, bi artista ibiltari bitxi, beren lagun banaezinekin agertu dira: Larrosa, Laranja eta Berdea. Ezohiko erronka bat dute esku artean: munduko marrazkirik handiena egitea! Baina halako artelan bat ezin da bakarrik sortu… Herri osoaren laguntza beharko dute!
Egoera barregarriak, inprobisazioak eta antzerki-jolas dibertigarriak tarteko, gure pertsonaiek herritarrak eta bisitariak koloreak hartzera eta beren arrastoa uztera gonbidatuko dituzte. Pixkanaka, hasieran ideia zoro bat zirudiena denon artean sortutako artelan handi bihurtuko da, eta parte-hartzaile bakoitzak bere ekarpena egingo dio azken emaitzari.
Eta horixe da proposamen honen alderdirik bereziena: diseinu bakoitza hutsetik sortzen dugu, % 100 pertsonalizatuta eta ospakizunaren gaiari egokituta. Herri baten historia irudikatu, urteurren bat ospatu, tokiko tradizio bati balioa eman, inaugurazio bati kolorea jarri edo antolatzaileek proposatutako edozein ideia artelan partekatu bihur dezakegu.
Parte-hartzea eta komunitatearen inplikazioa oinarri dituen ikuskizun hau ezin egokiagoa da urteurrenetarako, inaugurazioetarako, herriko jaietarako, ospakizun instituzionaletarako, kultur jardunaldietarako eta ekitaldi berezietarako. Kale antzerkia, umorea eta sormen plastikoa uztartzen dituen proposamena da, ospakizunaren parte diren pertsona guztiak artelan kolektiboaren sortzaile bihurtzeko.
Eta azken kolorea jarritakoan, abentura ez da amaituko! Prozesu osoa timelapse bideo baten bidez jaso daiteke, artelana nola sortu den erakusteko eta parte-hartzaile guztien lanaren ikus-entzunezko oroigarri berezi bat gordetzeko.
Lortuko al dute Tis eta Zasek munduko marrazkirik handiena egitea? Ez dakigu errekorrik hautsiko duten… Baina gauza bat argi dago: ospakizun bakoitzak bere istorioa, bere koloreak eta bertan parte hartu duten pertsonak bezain berezia izango den artelana izango ditu!